Errege Kopako zortzigarren finala elkarrekin Bartzelonak eta Athleticek

Errege Kopako zortzigarren finala elkarrekin Bartzelonak eta Athleticek

Euskaldunen eta katalanen arteko lehian, Barça doa aurretik, bost aldiz irabazi eta bi aldiz bakarrik galdu baitu

Bartzelona futbol klubak badu Errege Kopako finalerako aurkaria. Athletic taldea finalerako sailkatu da finalaurrekoetan Espanyoli irabazita. Horrela, euskal taldeak Bartzelonari aurre egin beharko dio elkarren arteko Errege Kopako zortzigarren finala izango den honetan, eta azken zazpi urteetako hirugarren finala izango du. Beraz, lehiaketako fase horretan elkarrekin aritzea klasiko bihurtu da. Balantzeari dagokionez, katalanen aldekoa da, bost aldiz irabazi eta bi aldiz bakarrik galdu baitu.

Bi taldeen arteko lehenengo finala 1920an izan zen, eta Barçak bosgarrenez irabazi zuen titulua. Martinezek eta Alcantarak erabaki zuten beren golekin euskaldunen eta katalanen arteko partida. Hurrengo lau partidak alderik txikienaz erabaki ziren; are gehiago 1942an, luzapenean erabaki zen. Horrek uzten du agerian zer-nolako lehia izaten zen. Azken bi aldietan bakarrik irabazi dio Barçak Athletici gol bat baino gehiagoren aldearekin.

Madril, final gehien hartu dituen hiria

Bi taldeek Madrilen jokatu dituzte Errege Kopan elkarrekin aritu diren zazpi finaletatik bost; horrenbestez, hiri horretan dituzte jokatuak katalanek eta euskaldunek Errege Kopako final gehienak. Chamartingo estadioak hirutan hartu ditu bi taldeak (1932an, 1942an eta 1953an); behin, Santiago Bernabeuk (1984an), eta beste behin Vicente Calderonek (2011n). Beste biak Gijongo Molinonen (1920an) eta Valentziako Mestallan (2009an) izan dira.

Finalak

1920ko Errege Kopako finala (1920-05-02)
Bartzelona 2 – Athletic 0

1932ko Errepublikako Presidentearen Kopako Finala (1932-06-19)
Athletic 1 – Bartzelona 0

1942ko Generalisimoaren Kopako finala (1942-06-21)
Bartzelona 4 – Athletic 3

1953ko Generalisimoaren Kopako finala (1953-06-21)
Bartzelona 2 –  Athletic 1

1984ko Errege Kopako finala (1984-05-05)
Athletic 1 – Bartzelona 0

2009ko Errege Kopako finala (2009-05-13)
Bartzelona 4 – Athletic 1

2011ko Errege Kopako finala (2011-05-25)
Athletic 0 – Bartzelona 3

Força Barça
Força Barça

Relacionado Con este contenido

Cerrar artículo

Relacionado Con este contenido