Kopako finala bideoak

Kopako finala bideoak

Barçak Kopako finaletan sartutako gol ikonikoak, Cesar Rodriguezenetik hasi eta Leo Messirenetara bitartekoak, bideo batean bilduta

Barçak orain arte irabazi dituen Kopako 26 tituluetan, jarraitzaile gorri-urdinak gol historikoez gozatu ahal izan dira. Bideo batean bildu ditugu Barçak Kopako finalean sartutako hamar gol ikonikoak, 1952an Cesarrek sartutako goletik hasi eta azken finalean Calderongo zelaian Messik sartu zuenera artekoak, Marcos Alonso eta Toure Yayarenak barne.

1952 - Bartzelona - Valentzia (4-2)

Cesar Rodriguez: Leongo jokalariak, Messi iritsi artean partida ofizialetako goleatzaile historikoa izandakoak, partida irabazteko gola sartu zuen 1952ko finalean, Madrilgo Chamartin Berrian jokatutako partidan. Cesarrek 232 gol ospatu zituen Barçaren elastikoarekin, eta egun hartan, gorri-urdinen laugarrena sartu zuen luzapenean (118'), 28. minututik talde valentziarra 0-2 irabazten ari zen partidari buelta emanez.

1963 - Bartzelona - Real Zaragoza (3-1)

Chus Pereda: Barça taldea Camp Noun dela orain arte jokatu den Errege Kopako final bakarra 1963koa izan zen. Chus Peredak, partidako protagonistetako batek, partida hasi eta gutxira sartutako golarekin (9'), garaipenaren bidean jarri zuen taldea.

1971 - Valentzia - Bartzelona (3-4)

Ramon Alfonseda: 1952koan bezala, 1971ko finala luzapenean erabaki zen 90. minutuan bina berdindu ostean. Alfonsedak, Agrupació Barça Jugadors (ABJ) taldeko egungo presidenteak, laugarren gola egin zuen (112') berdinketa hautsiz eta amaierako txistura arte Barça aurretik jarriz.

1983 - Bartzelona - Real Madril (2-1)

Marcos Alonso: Romaredak 1983an Barçaren eta Real Madrilen arteko final oso berdindua ikusi zuen. Marcos Alonsok azken unean buruz sartutako gol ikusgarriak (90') balantza alde jarri eta titulua eman zien gorri-urdinei.

1988 - Bartzelona - Real Sociedad (1-0)

Alexanko: Denboraldi zaila izan zuen Barçak bai kirol alderdian bai kiroletik kanpokoan ere, baina Santiago Bernabeun Errege Kopa altxatzea lortu zuen, Luis Aragones entrenatzaile zuela. Alexankoren golari esker, Barçak partida irabazi zion Realari.

1990 - Bartzelona - Real Madril (2-0)

Guillermo Amor: 1990ean Mestallan jokatutako finalean Barçak Errege Kopa irabazi zuen Real Madril garaitu ostean. Titulu hori izan zen taldearen legendaren hasiera ekarri zuena. Amor gazteak 68. minutuan sartutako golak garaipenera bideratu zuen final hura.

1997 - Bartzelona - Real Betis (3-2)

Juan Antonio Pizzi: Errege Kopa hartan emozioa izan zen nagusi, eta finala ez zen gutxiago izan. Betis bi aldiz markagailuan aurretik jarri zen arren, Pizzik partida berdinketara eraman, eta luzapena jokatu behar izan zuten. Azkenean, Barçak irabazi zuen Bernabeun.

1998 - Bartzelona - Real Mallorca (1-1)

Rivaldo: Brasildarrak berdinketaren gola sartu zuen (66') 1997/98 denboraldian ezustea eman zuen taldearen atean, Real Mallorcarenean, hain zuzen ere. Gol harekin, partida luzapenera joan zen, eta beranduago, penaltien txandan, Hesp gorri-urdinen heroi bilakatu zen.

2009 - Bartzelona - Athletic Club (4-1)

Toure Yaya: Marfileko jokalariak erdilari gisa jokatu zuen, eta gola ospatzean egindako dantza final hartako irudi ikonoetako bat da. Toure Yayak, une batez, partida berdintzea lortu zuen areatik kanpo sartutako gol bati esker. Ondoren etorri ziren Barçari garaipena emango zioten beste hiru golak, Messi, Bojan eta Xaviren eskutik.

2012 - Athletic Club - Bartzelona (0-3)

Messi: Astro argentinarrak Barçaren bigarren gola sartu zuen (20'), eta horrek finala garaipenaren bidean jarri zuen Pedrok hasieran sartutako golarekin batera. Kanariarrak hirugarren tanto batekin garaipena eman zion Barçari (0-3). Aurkariak, Athletic Clubek, ez zuen ezer egiterik izan, eta Calderonetik Bartzelonara joan zen Kopa.

Força Barça
Força Barça

Relacionado Con este contenido

Cerrar artículo

Relacionado Con este contenido