Camp Noun lau txapelketatako zortzi final jokatu dira

Camp Noun lau txapelketatako zortzi final jokatu dira

Gorri-urdinen zelaian honako txapelketa hauetako finalak jokatu dira: Kopakoa, Errekopakoa, Txapeldunen Ligakoa eta Olinpiar Jokoetakoa

Datorren maiatzaren 30ean, Barçak eta Athleticek elkarren aurka jokatuko dute Errege Kopako finalean. Orain arte, lau txapelketatako zazpi final jokatu dira gorri-urdinen zelaian. Koparen kasuan, laugarrena izango da hauxe. Lehen finala 1963ko ekainaren 23an izan zen, eta Barçak 3-1 irabazi zion Zaragozari. Handik zazpi urtera, 1970eko ekainaren 28an, Real Madrilek eraman zuen titulua, Valentziari 3-1 irabazita. Kopako azken finala orain dela bost denboraldi izan zen, 2010eko ekainaren 19an, zehazki. Sevillak 2-0 irabazi zion Atletico Madrili.

Errekopako bi

Bartzelonaren zelaian Europako Errekopako bi final izan dira. Lehena 1971-1972ko denboraldian. Glasgow Rangers eta Dinamo Mosku elkarrekin aritu ziren, eta eskoziarrek irabazi zuten, 3-2. Bigarrenean, Barça izan zen finalista. 1982ko maiatzaren 12an, gorri-urdinek beren bigarren Europako Errekopa irabazi zuten, Standar Lieja 2-0 mendean hartuta, Simonsenen eta Quiniren golei esker.

Txapeldunen Ligakoak

Gainera, Europako lehiaketa gorenaren bi final jokatu dira. Izena oraindik Europako Kopa zuela, Arrigo Sacchiren Milan taldeak, hamaikakoan Frank Rijkaard zuela, lehen titulu handia lortu zuen, Steauari 4-0 erraz irabazita. Hamar urte geroago, Manchester Unitedek irabazi zuen Txapeldunen Liga, Bayern Munichi azken minutuetan bi gol sartu eta partidari buelta emanda (2-1).

Força Barça
Força Barça

Relacionado Con este contenido

Cerrar artículo

Relacionado Con este contenido