Casa Batlló, Barcelona / FOTO: Turisme a Barcelona

  1. Modernismoa. Nahitaezkoa da Gaudiren eraikinak bisitatzea. Sagrada Familia, Guell parkea, Pedrera eta Batllo etxea.
  2. Graciako pasealekua. Gaur egungo Bartzelonan glamour handiena duen kaleetako bat. Ospe handiko dendaz eta jatetxez betea.
  3. Born auzoa. Hiriko auzorik kosmopolitenetako bat. Erdi Aroko xarma eta taberna eta jatetxe modakoenak ezin hobeki konbinatzen ditu, eta Santa Maria del Mar eliza du erreferente nagusia.
  4. Boqueriako merkatua. Rambletatik jaitsita ―Bartzelonaren garaipenen ospakizun askoren toki―, hiriko merkaturik xarmangarriena aurkituko dugu. 
  5. Katedralaren alderdia eta auzo gotikoa ere Bartzelonako erreferenteetako bat dira. Bisitarientzat, oso erakargarriak dira Pi plaza, Petritxol kale xarmanta, bere txokolategi eta guzti, eta Portal de l’Angel kaleko dendak.
  6. Jatorri zaharreko plaza. Sant Jaume plaza, Bartzelona futbol taldeak antzina bere tituluak ospatzen zituen tokia, albo batean hiriko udaletxea du eta bestean Kataluniako Generalitatea. Hiria ikustera etorri gura duenak gal ez dezakeen beste plaza bat Errege plaza da, Ramblei itsatsia, hiriaren erdi-erdian. Amaitzeko, Kataluniako plaza,  erdigune neuralgikoena.
  7. Bartzeloneta. Itsasoa arnastu, arroz on bat jan edo eguzkiaz gozatu nahi izanez gero, ezinbestean auzo honexetara etorri behar.
  8. Pedralbes monasterioa. Bartzelonako alderdirik garaiena, XIV. mendekoa.
  9. Portu Zaharra. Mediterraneo itsasoko brisaz gozatuko zara, amaigabeko belaontzi eta erdi tamainako ontziekin. Egokia presarik gabeko ibilaldi bat egin nahi izanez gero.
  10. Camp Nou. Hiriko bisitari amaiera emateko, nahitaez joan behar Bartzelona futbol taldearen zelaira. Katalunian bisitari gehien jasotzen duen museoa da, eta, zelaiari itzulia emanez gero, 1957ko eraikuntzaren zoko-mokoak ikusi ahal dira.

Gehiago jakiteko, http://www.turismedebarcelona.net/