Aritz Aduriz / ATHLETIC CLUB

Talde osoaren ametsa kopa Camp Noun altxa eta Bilbon ospatzea dela azpimarratu dute Mikel Ricok eta Gurpegik.

Athletic Klubak ilusioz egingo dio aurre larunbat honetan Camp Noun jokatuko den Errege Kopako finalari. Partida jokatu aurreko jardunaldi batean, Aritz Adurizek, Mikel Ricok eta Carlos Gurpegik BarçaTBko mikrofonoei erantzun zieten, komunikabideen aurrean egindako agerraldi batean. Ostegun honetatik aurrera, Barça TBk elkarrizketak osorik emango ditu. Partidaren aurreko El Marcador saioan, Adurizen eta Mikel Ricoren elkarrizketak ikusi ahal izango dira.

Athletic Klubeko hiru jokalariek azpimarratu dute partida honek garrantzia izango duela beren ibilbide profesionalean eta finala jokatzeko ilusio handia dutela. “Nire ibilbidean jokatuko dudan partidarik garrantzitsuena izango da”, nabarmendu du Adurizek, taldeko goleatzaileak. Hiru euskal jokalariek Barçaren indarra azpimarratu dute, eta faboritotzat kuleak jarri dituzte, baina dauzkaten aukeretan sinesten dute, eta Camp Noun Kopa altxatzearekin amets.

Hona hemen Aritz Adurizek, Mikel Ricok eta Carlos Gurpegik egindako adierazpenik nabarmenenak:

Aritz Aduriz

“Ezinbestekoak izango dira taldearen batasuna eta indarra. Ez dago banakotasunik, eta ahal bezain ondoena jokatzen saiatuko gara Barça den super taldeari irabazteko”.

“Historiako Barçarik onenetakoa da. Munduko jokalaririk onena dute, eta beste gainerakoak ere onenak dira hura kenduta”.

“Nire ibilbide profesionalean jokatuko dudan partidarik garrantzitsuena da”.

Mikel Rico

“Athleticen filosofiarekin gauza handiak egin daitezkeela erakutsi nahi dugu. Final hau irabaztea balentria litzateke”.

“Nire ametsa une honetan hauxe da: astelehenean, Bilboko itsasadarrean, Gabarra gainean Kopa ospatzen egotea”.

Carlos Gurpegi

“Gure ibilbide profesionaleko partida da. Gure bizitzak eta Athleticen historia alda ditzake”.

“Jokatzen dituen partiden %95ean da faborito Barça, eta Athleticen aurkako honetan ere halaxe da. Gainera, partida Camp Noun izango da”.